SUSANNA ISERN
Orain Danielarekin batera Kaiman Beltzeko, Zazpi Itsasoetako itsasontzirik beldurgarrieneko pirata bihur gaitezke; edo eta sirenei eta uhandreei lagun diezaiekegu Piraña Beldurgabeak lagun ditugula. Bere ondoan izango gara bere eskifaiarekin batera Sofronisa sorginaren kristalezko bola suntsitzeko, baita ziklope maltzurra garaitu eta honek bahitua duen Eguzkiaren Erreinuko printzea salbatzeko ere.
Daniela haur literatura feministaren barnean erreferentziazko pertsonaia bihurtu da, haurrak genero-oztopoak ezabatzera animatzen dituena eta adiskidetasunaren, berdintasunaren eta laguntasunaren balioak defendatzen dituena.