Búsqueda de Editorial : ELKARLANEAN / Colección : EZTABAIDA

27 resultados

  • EUSKAL DEMOKRAZIA PATRIARKALA
    GOIKOETXEA, JULE
    Euskal Herriko patriarkatu (neo)liberalaren ezaugarri estrukturalak eta patriarkatu (neo)liberalak emakumeen eta gizonen ongizatean, boteretzean eta demokratizazioan dituen ondorioak erakusten ditu liburu honek; hiru dimentsio horiek eta haien ondorioak l ...
    Disponible en 48/72h

    20,00 €

  • EUSKAL DEMOKRAZIA PATRIARKALA
    GOIKOETXEA, JULE
    Euskal Herriko patriarkatu (neo)liberalaren ezaugarri estrukturalak eta patriarkatu (neo)liberalak emakumeen eta gizonen ongizatean, boteretzean eta demokratizazioan dituen ondorioak erakusten ditu liburu honek; hiru dimentsio horiek eta haien ondorioak lehen aldiz modu bateratuan ikertuz. Hori da liburu honen berrikuntza nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako Foru Er...
    No disponible

    9,99 €

  • EUSKARAREN BIDEGURUTZETIK
    AMONARRIZ GORRIA, KIKE
    Euskararen egoerari eta geroari erreparatzen diogunok datu kontraesankorrak jasotzen ditugu: alde batetik, inoiz baino handiagoa da euskaldunen kopurua, alfabetatze-maila, kultur produkzioa edo hizkuntzaren modernizazioa; bestetik, baina, gero eta handiagoa da ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea, hiztunen kalitatea erdipurdikoa da sarritan eta atxikimendua ere hala moduzk...
    No disponible

    13,99 €

  • EUSKARAREN BIDEGURUTZETIK
    AMONARRIZ GORRIA, KIKE
    Euskararen egoerari eta geroari erreparatzen diogunok datu kontraesankorrak jasotzen ditugu: alde batetik, inoiz baino handiagoa da euskaldunen kopurua, alfabetatze-maila, kultur produkzioa edo hizkuntzaren modernizazioa; bestetik, baina, gero eta handiagoa da ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea, hiztunen kalitatea erdipurdikoa da sarritan eta atxikimendua ere hala moduzk...
    Disponible en 48/72h

    25,00 €

  • MENDEBALDEKO EUSKARA
    ZUAZO ZELAIETA, KOLDO
    Euskalkien deskribapen orokorra eta sailkapen berri bat proposatu ondoren, eta hainbat lekutako hizkera bereziak ikertu eta gero, euskalki nagusien azterketa xeheari ekin dio orain Koldo Zuazok, Mendebaleko euskaratik hasita. Mendebalekoa euskalkirik handiena izan da, eremu zabala hartzen duena eta, gainerako euskalkien artean, nortasun indartsu eta bereziduna. Bizkaiera deitu ...
    No disponible

    13,00 €

  • HIZKUNTZA, NAZIOA, ESTATUA
    AZURMENDI OTAEGI, JOXE
    XX. mendearen erditsuan, abertzaletasunak berritu sakon bat izan zuen, eta arrazaren ordez euskarari eman zitzaion lehentasuna gure herria definitzeko eta eraikitzeko orduan. Gaur, XXI. mendean, planteamendu berriak entzuten dira, lehengo uste ziurrak zalantzan jartzera datozenak: hizkuntza, nazioarentzat mesede eta sostengu izan arren, ez ote da kalte edo traba estatu bat lort...
    No disponible

    7,49 €

  • (EUSKAL) LITERATURAREN ALDE (ETA KONTRA)
    ZALDUA GONZALEZ, IBAN
    Nola bete kontrazal bat? Ohikoena, liburuaren laburpen/goraipamen bat kokatzea da. Baina sekula ez dago argi zein den testu horren benetako egilea, sinatuta ez datorren liburuko bakarra den neurrian. Printzipioz editoreak izan beharko luke sinadurarik gabeko sinatzailea, liburuaren alde eginez: lan-hau-e-zin-bes-te- koa-da, e-ros-i! Baina argitaletxe askok egileei eurei enkarga...
    No disponible

    13,99 €

  • EUSKALKIAK
    ZUAZO ZELAIETA, KOLDO
    Zeresanik ez dugunean hitz egiten omen dugu eguraldiaz. Peruarenak, hortaz, ironia osoz aukeratu du izenburu hori, esatekoa ez baitzaio falta inondik ere, ezta horretarako gogoa eta jakintza ere. Izan ere, lehenengo liburua izateko indar, trebezia eta etorri harrigarriak erakusten ditu hernaniar gazte honek. ...
    No disponible

    15,60 €

  • TXILLARDEGIREN BORROKA ABERTZALEA
    SUDUPE ELORZA, PAKO
    Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (Donostia 1929-2012): ingeniari, piano-jotzaile, eleberrigile, hizkuntzalari, ekintzailea... XX. mendearen bigarren erdian Euskal Herriaren norabidea sakonkien markatu duten pertsonetako bat: literaturaren berritzailea, Europako haizeen ekarlea, euskara batuaren bideratzailea, Ekin eta gero ETAren sortzaileetakoa... Nortasun alde askotak...
    No disponible

    15,98 €

  • ABERTZALEAK ETA EUSKARA. EDO NAZIO EUSKALDUNAREN GAINBEHERA
    ODRIOZOLA LIZARRIBAR, JOXE MANUEL
    Hedabideetako kalaka gogaikarriak euskal nazioaren muin-muineko auziak argitu ordez nahastu egiten dituelakoan, sasia garbitzeari ekin dio egileak, abertzaleen artean euskarak zer leku hartzen duen aztertzeko, batik bat. Ohiko ezker-eskuin edo epel-gori banaketen ordez, beste bat jotzen du Odriozolak funtsezkotzat. Bere itzetan esanda: sokaren mutur batekoak estatuaz eta buruja...
    No disponible

    13,00 €

  • ABERTZALEAK ETA EZKERTIARRAK
    ZABALO BILBAO, JULEN
    Ideien joan-etorria bultzatzeko sortu da Eztabaida bilduma: saio arinak edo mamitsuak, gizartean interesa piztuko dutenak, iritziak trukatzen nahiz sendotzen lagunduko dutenak, eta gure errealitate sozialaren inguruko gogoeta egiten duen obra sakon batekin ematen diogu sailari hasiera. Egin diezaiogun zenbait galdera geure buruari: Abertzale izatea herria maitatzea da ala gehia...
    No disponible

    13,00 €

  • ARABAKO EUSKARA
    ZUAZO ZELAIETA, KOLDO
    Zazpigarren alaba, sarri baztertua, beti gutxietsia, Gaztelaren atari eta sarbide gisa ikusia... Eta hala ere Arabako euskara bada, Lazarraga bezalako idazleak eman ditu, eta egungo euskara biziaren sorlekuetako bat izan da. Koldo Zuazok, toponimia, azkenaldian azaldu diren lekukotasun idatziak, Arabako erdaran euskarak utzitako arrastoak eta beste hainbat iturri erabiliz, azte...
    No disponible

    14,99 €

  • BIDEGORRIAK HIZKUNTZARENTZAT
    ZUBEROGOITIA ESPILLA, AITOR
    Bidegorriak hizkuntzentzat liburuak euskarak prentsa abertzale elebidun garaikidean daukan presentzia du ikergai. Abiaburuko hipotesia da: prentsa abertzale elebiduna aho biko ezpata da euskararentzat, batetik haren gutxieneko presentzia bermatzen badu ere, bestetik garapen kuantitatiboa mugatu eta kualitatiboki bere barne-ahalak taxuz garatzea eragozten diolako. Liburu honen o...
    No disponible

    15,98 €

  • CYBORG-AREN OTZANTASUNA
    BENGOETXEA COUSILLAS, JUAN BAUTISTA
    Cyborga irudia, ideia edo metafora ez ezik, gauza erreal gisa ere erabiltzen du egileak. Zuk, nik, edozein gizakik teknologiarekin duen harremana, erabat barneraturikoa eta ia-ia beharrezkoa, islatzen du. Denok gara cyborgak neurri batean edo bestean eta hori abiapuntu bezala onartu beharko genuke. Baina nola? Hain zuzen ere otzanak ez izaten ahalegintzen. Hori da liburuaren bi...
    No disponible

    13,99 €

  • DE RE PUBLICA EDO POLITIKAZ
    CHARRITTON, PIARRES
    Gizakia gizaki denetik taldean bizi izan da beti, eta bere pertsonari dagozkion auziez gainera gogoan erabili du, greziarrez geroztik gutxienik, gizartearen antolamendua; tradizio luze horretan sartzen da liburu hau ere, Platon edo Zizeronen oihartzun klasikoak dakarzkiguna izenburutik beretik: De Re Publica edo politikaz. Barnean, berriz, aspalditik etorriagatik gaur-gaurkoak ...
    No disponible

    11,99 €

  • ERRUA ETA MAITASUNA
    ZAPIAIN AGIRRE, MARKOS
    Euskal literaturako kritikari harrigarriena bihurtu da Markos Zapiain, bere saioetan beti ikuspegi original bat eskaintzen diguna, bere irakurraldietan ohikoa ez den bidea hartzen dakiena, behin eta berriz ustekabean harrapatzen gaituena. 'garbi izan behar du bere tokia ohea dela, bere jarrera etzana eta bere arimaren egoera estasi haluzinatua'. Idazleen koadrila nahiz kapila g...
    No disponible

    11,99 €

  • EUSKALGINTZAREN LEKUKOAK
    ODRIOZOLA LIZARRIBAR, JOXE MANUEL
    Euskal identitatearen eta euskaltasunaren krisia Estatu modernoaren izaera nazional totalitarioak eragindako hondamendi orokorrean kokatzeko eta ulertzeko saio bat da liburu hau. Azken mendeetan Mendebaldetik mundu osora zabaldu diren egitura nazionaletako gehiengoaren ideologiak zuritu du batzuetan genozidioa eta besteetan etnozidioa izan den txikizio unibertsal hori, Estatuar...
    No disponible

    15,98 €

  • EUSKARA BATUA. EZINA EKINEZ EGINA
    ZUAZO ZELAIETA, KOLDO
    Sakabanaturik zegoen euskara batu egin beharko litzatekeela, hizkuntza idatzia lantzen hasi bezain laster jabetu ziren euskaldunak, XVI. mendetik aurrera. Horren premia bezain gordina zen, ordea, egitekoaren zaila: bi estatutan banaturik, eskola, administrazio eta gainerako aginteguneetatik bazterturik, eredu bat sortzeko lurralde, erakunde nahiz idazle talderik gabe, nor bere ...
    No disponible

    14,99 €

  • GIZA ESKUBIDEEN INGURUAN
    SAN MARTIN ORTIZ DE ZARATE, JUAN
    Ideien joan-etorria bultzatzeko sortu da Eztabaida bilduma: saio arinak edo mamitsuak, gizartean interesa piztuko dutenak, iritziak trukatzen nahiz sendotzen lagunduko dutenak, eta Hizkuntzen Urtea izango den 2001 honen atarian gaurkotasun osoko gaia du saileko 2. aleak. Giza eskubideen inguruan liburuan bildu ditu Juan San Martinek bere kezka sakonenetako bi: giza eskubideen g...
    No disponible

    10,99 €

  • NAFARROAKO AUZIAZ
    GARTZIA ISASTI, PRUDEN
    Lau saiakera labur bildu ditu Pruden Gartzia historialariak, laurak ere Ernazimentuan kokatuak eta, aldez edo moldez, Nafarroako Erresumaren galerarekin lotura dutenak: Martin Azpilikueta ?Doktore nafarrak? XVI. mendean nafarrek independentzia galdu ondoren izandako jokabidea eta garrantzia aztertzen du batek; Erasmo Rotterdamgoak Julio II. Aitasantuaren kontra idatzitakoa best...
    No disponible

    8,49 €

  • HISTORIA, ARRAZA, NAZIOA
    AZURMENDI OTAEGI, JOXE
    Egia unibertsal eta eztabaidagabetzat hartzen direnetako asko gezur interesatuak edo gaizki-ulertu zabalduak izaten dira maiz (biak batera, gehienetan). Halako zerbait gertatzen da nazioaren kontzeptu aleman eta frantses direlakoekin: lehena erromantikoa eta bigarrena liberala (iritzi orokortu horren arabera); bata odolean, hizkuntzan, ohituretan oinarritua, eta bestea lurralde...
    No disponible

    16,99 €

  • AZKEN EGUNAK GANDIAGAREKIN
    AZURMENDI OTAEGI, JOXE
    Bere libururik pertsonalena ondu du Joxe Azurmendik. Abiapuntua ez da edonolakoa: Bitoriano Gandiaga, poeta paregabea, Arantzazun fraidekide izana eta lagun bihotzekoa hiltzera doa. Hari bisitan joan eta, ezinbestean, adiskidearen bizitza eta lanak, izaera eta heziera, nahimenak eta sinesmenak hasi da errepasatzen, eta buruarenak ere bai. ...
    No disponible

    16,99 €

  • BARKAMENA, KONDENA, TORTURA
    AZURMENDI OTAEGI, JOXE
    Gure bizigiro politikoan egunero entzuten ditugun kontzeptuei buruz ari da Azurmendi liburu honetan; ez, baina, eslogan berak behin eta berriz errepikatuz gure belarriak zulatu eta burmuinak nahieran moldatzeko, ezpada ideia horien sakoneko esanahiak aztertu eta ur lohi horien iturri zaharrak argitzeko. Damua, barkazioa, garaile eta garaituak, esijentzia etikoak, bizikidetzarak...
    No disponible

    8,98 €

  • ESPAINIAREN ARIMAZ
    AZURMENDI OTAEGI, JOXE
    Espainiaren gaia, Espainia arazo gisa, Espainiaren gaitza, beheraldia, endekapena, gaixotasuna? obsesioraino errepikaturiko kontuak dira XIX. Mende osoan eta XX.eko gehientsuenean, bertako intelektual guztiz gehienen artean. Unamuno zein Ortega y Gasset, Menéndez Pidal nahiz Menén-dez Pelayo, edo Madariaga, Sánchez Albornoz, Costa, Ganivet, baita Baroja bera ere, garai bateko h...
    No disponible

    14,99 €

  • EUSKAL HERRI IMAJINARIO BATEN ALDE
    LEONÉ PUNCEL, SANTI
    Euskal Herria herri asmatua dela leporatu izan digute azkenaldian euskaldunoi, eta horren aurrean Santi Loenék proposatzen duenez, beharbada hobe genuke nazio guztiak asmatuak direla gogoraztea eta gurea imajinatzeko eskubidea dugula aldarrikatzea. ...
    No disponible

    6,99 €

  • EUSKARAREN ALDEKO BORROKAN
    TXILLARDEGI
    Euskararen aldeko ianean eta borrokan eman du Txillardegik bere bizitzarik gehiena, bai maila praktikoan erakunde euskaltzaleak antolatuz, euskaldun epelen kontzientziak astinduz, hizkuntzaren aldeko mila ekintza eta protestatan parte hartuz, bai teorikoan, euskara sakonki ikertuz eta landuz, artikulu, saiakera eta literatur lanen bitartez. Ikerketa-esparru horretan egindako la...
    No disponible

    11,99 €

  • HORRETAZ
    JOSE LUIS, ALVAREZ ENPARANTZA
    1965ean Huntaz eta hartaz kaleratzean aurrerakada nabarmena eman zion Txillardegik euskal saiakerari, gure hizkuntza gai orotako tresna malgu eta adierazkorra izan zitekeela erakutsiz. 42 urte geroago, Horretaz argitaratuz osatu du hirukia, egilearen kezka eta arduren erakusgarri diren zazpi saio labur proposatuz irakurleari. Bi idazle hartu ditu aipagai: Jean Paul Sartre, inte...
    No disponible

    9,99 €