MARTIN, IBON
Aspaldi itxi ziren azken meategiak Trapaga, Gallarta, Ortuella aldean, eta haien berrirekitzea iragartzera doanean, Teresa Etxegarai enpresaria hilik agertzen da, norbaitek meatze-zulo batera botata. Inpaktu Handiko Unitatearentzako lan bat, baina oraingoan Ane Cestero gabe, Ertzaintzatik kanpo utzi baitute. Aldi berean, bere lagun eta lankide ohi Juliaren eskaria jasoko du Cesterok: ume lapurtua izan zen Julia, eta bere ama biologikoa azkenean topatu uste zuenean, beste misterio bat sortuko da, haren oinen azpiko lurra dardarka jarriko duena. Bizkaiko Burdin Mendietatik Muskizko findegiraino eta Santurtziko porturaino garamatza Ibon Martinek bere thriller berri honetan, paisaien ederrean sustraituriko ohitura zaharrak eta giza miseria askotarikoak uztartuz, irakurlea arnasari eutsi ezinda arrapaladan darabilela.