SAIZARBITORIA, RAMON / MUÑOZ, JOXEAN
Nobelarekin batera, pack moduan eskaintzen dugun liburua Ramon Saizarbitoriaren Ene Jesus nobelaren irakurketa grafiko bat da, Joxean Muñozek egina. Ez da ilustrazio bilduma arrunta. Irudiek ez dute kontakizuna azaltzen, testua bera irudi bihurtzen du Muñozek, ikusizko baliabideetara ekarriz nobelan aurkitzen dituen ezaugarri nagusiak: kode desberdinen arteko tentsioa, ordena narratiboaren apurketa, diskurtsoaren zatikatzea, esandakoaren estaltzea eta berreraikitzea, nobela bat nobela baten hausturaz kontatzeko ahalegina. Irudiok esan nahiaren eta esan ezinaren arteko tentsio emozionala transmititzen dute, Ene Jesus nobelari omenaldi eginaz.