Cámaran mende bat bete dugu liburuekin lanean, irakurzaletasuna eta kultura sustatzen, eta guztion artean —hemen gaudenok, baina baita lagun eta bezeroak ere— kultur agitaziorako plaza hau eraikitzen.
Kultur erreferente bat garela pentsatzea gustatzen zaigu, jada gurean gutxi geratzen diren ohiko liburudegi horietako bat. Belaunaldiz belaunaldiz transmititu diguten exijentzia-mailari eta literatur kalitateari egunero eusten saiatzen gara: arretaz hautatzen dugu gure apaletan dagoen liburu bakoitza, haien literatur kalitateari eta gure esperientzia zein kultur ibilbideari erreparatuz. Beti dugu gogoan gure bezeroa, letren eta literaturaren zalea dena.
Argitaletxe independenteen eta literatura indiearen aldeko apustua egiten dugu. Historia eta saiakera pasioz bizi ditugu. Zinema, argazkigintza, musika, arkitektura, moda, militaria eta diseinuan espezializatuta gaude. Horrez gain, erreferente gara estatuko eta atzerriko prentsan.
Egunero egiten dugu ahalegina sutsuki maite dugun gure ofizioa birpentsatzeko eta beste liburudegi independente batzuekin elkarlana bilatzeko; baina baita gure inguruko jendearekin ere, haiengandik asko ikasten baitugu eta liburuen inguruan gogoeta egiten eta ekintza berriak sortzen laguntzen baitzigute.
Cámararen ardatza jendea da: irakurleak, idazleak eta editoreak. Irakurketa eta idazketa tailerrak, aurkezpenak, hitzaldiak eta kontzertuak antolatzea gustatzen zaigu, liburuak jendearengana hurbiltzeko.