Ez dago ezer praktikoagorik teoria on bat baino, behar adina aldiz jar daiteke praktikan. Komunikazioaren teoriak, ikerketa-ildo eta irakaskuntza-eremu garrantzitsuenetako bat dira, bai gizarte-zientzietako ikasketetan, bai giza zientzietakoetan ere. Helburua komunikazioaren fenomenoa bera era zabal eta eredu askotarikoak mamurtuz deskribatzea da. Liburuak prozesu komunikatiboen eta masa-komunikazioaren eraginak azaltzea bilatzen du, beraz. Horretarako, aintzat hartu dira teoria komunikatibo estandarrak eta bestelako-alternatiboak, komunikazio-sistemaren egitura zein komunikazio-arloko ikerketak.
Aspaldiko teoriak, agenda-setting, framing, propaganda, eta gaur egungoak, slow mugimendua, fake newsak, transmedia
denak aztertu eta jaso dira, elkarrekin harremanetan, egungo garaiari egokituta, hau da, postmodernitatean eta postegian. Egiak izan ala gezurrak izan, denak komunikatzen dira, hain zuzen ere, komunikazioaren garaian bizi garelako; informazioz inguratuta bizi gara, konektatuta. Hori dela eta, jakina da ahaleginik handiena ez dela informazioa lortzea, baizik eta informazioa prozesatzea, laburtzea eta, batez be, komunikazio prozesua bera ulertzea. Beraz, testuinguru honetan kokatzen da lana, komunikazio prozesuari buruzko teoriaren liburua.