KOMUNIKAZIOAREN TEORIA. KAZETARITZA ULERTZEKO ETA LANTZEKO

KOMUNIKAZIOAREN TEORIA. KAZETARITZA ULERTZEKO ETA LANTZEKO

 

3,00 €
IVA incluido
No disponible
Editorial:
UNIVERSIDAD DEL PAIS VASCO
Año de edición:
2025
ISBN:
978-84-1319-638-1
Encuadernación:
Otros
3,00 €
IVA incluido
No disponible
Añadir a favoritos

Ez dago ezer praktikoagorik teoria on bat baino, behar adina aldiz jar daiteke praktikan. Komunikazioaren teoriak, ikerketa-ildo eta irakaskuntza-eremu garrantzitsuenetako bat dira, bai gizarte-zientzietako ikasketetan, bai giza zientzietakoetan ere. Helburua komunikazioaren fenomenoa bera era zabal eta eredu askotarikoak mamurtuz deskribatzea da. Liburuak prozesu komunikatiboen eta masa-komunikazioaren eraginak azaltzea bilatzen du, beraz. Horretarako, aintzat hartu dira teoria komunikatibo estandarrak eta bestelako-alternatiboak, komunikazio­-sistemaren egitura zein komunikazio-arloko ikerketak.

Aspaldiko teoriak, agenda-setting, framing, propaganda, eta gaur egungoak, slow mugimendua, fake newsak, transmedia… denak aztertu eta jaso dira, elkarrekin harremanetan, egungo garaiari egokituta, hau da, postmodernitatean eta postegian. Egiak izan ala gezurrak izan, denak komu­nikatzen dira, hain zuzen ere, komunikazioaren garaian bizi garelako; informazioz inguratuta bizi gara, konektatuta. Hori dela eta, jakina da ahaleginik handiena ez dela informazioa lortzea, baizik eta informazioa prozesatzea, laburtzea eta, batez be, komunikazio prozesua bera uler­tzea. Beraz, testuinguru honetan kokatzen da lana, komunikazio prozesuari buruzko teoriaren liburua.

Artículos relacionados